HIZPIDEA: Indarkeria matxista birpentsatzen, feminismotik erantzunak martxan

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa osatzen duten talde eta eragileei indarkeria matxistan kezka izan dute, horregatik  urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dute Emakumeen mundu martxako kide Itziar Gandariasek azaldu digunez. Bestetik, Mugimendu Feministak sortzen dituen erantzunei ere erreparatu diote. Horren erakusle da martxan jarri zuten Protokoloa (2013). Bertan indarkeria matxistaren konzeptualizazio propio bat garatu zuten, eta erantzun bateratu bat adostu zen Euskal Herriko talde askoren lanari esker, Euskal Herrian emakume bat erailtzen duten bakoitzean, komunikabideetan atera eta 24 ordutara kontzentrazioak egiten dira herri eta hirietan. Azken urte hauetan Mugimendu Feminista, beste eragileekin batera, indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak eta hausnarketa berriak bideratu ditu. Baina hausnartzen jarraitzeko beharra ikusi dute eta Azaroaren 18 eta 19an jardunaldiak antolatu dituzte, indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Le Dauphin itsasontziko gutunak

az. Aza 16 , 2016
1757 urtean Le Dauphin itsasontzia Baionatik atera zen Kanadarako bidean baina ez zen sekulan iritsi, ingelesek bidean bahitu zutelako. Itsasontziak zeraman posta Londreseko artxibategian gorde zuten eta XXI. mendean aurkitu du euskal ikerlari batek, 2001an, beste lan bat egiten ari zela. Gutun multzo horrek erakutsi du 50 familiek gutunak euskaraz […]

Honekin lotuak