KANTA HIZPIDE: Gerraren aurkako kantak

Gerra da, zalantza izpirik gabe, gizakiaren asmaziorik ankerrena. Aurrez pentsaturik eta prestaturik, armaz leporaino horniturik eta krudelkeria eta bortizkeria dosi gaitzak erabiliz, beste gizaki batzuk berariaz erailtzea da gerra, beste kolore batekoak direlako, beste erlijio batekoak direlako edo haien lurraldea eta ondasunak desiragarriak direlako. Eta ez dirudi gerrarako joera apaltzen ari denik, urtean-urtean 30 bat gerrak eta gerratek pizturik baitiraute munduan. Jakina, musikak maiz altxatu du ahotsa eta oihu larri lazgarriak egin gerraren aurka. Gaurko saioan horrelako lau kanta hartuko ditugu aiputan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDE: Elikadura burujabetarako emakumeen topaketa etxalderen eskutik

og. Mar 2 , 2017
Laster Martxaren 8a dator, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez gure herri eta hirietako kaleak more kolorez janztera irtengo gara emakumeen eskubideak aldarrikatuz, era guztietako indarkeria matxistak salatuz.  Etxaldeko Emakumeen Taldeak ez du aukera hau galdu nahi elkarrekin partekatzeko, ahalduntzeko, hausnartzeko, ondo jateko eta primeran pasatzeko eta topaketak antolatu dituzte […]

Honekin lotuak