Azkuna Zentroak gaur ekin dio 2023-2024 denboraldiari AZZabalik Sorkuntza Artistikoaren inguruko topaketekin. Gainera, aurtengo denboraldia osatuko duten proposamen artistikoak ere ezagutaraztera eman dituzte gaur goizean egindako aurkezpenean. 2023-24 denboraldian, aurtengo denboraldian, erakusketak, jaialdiak, zinema-zikloak, literatura-jarduerak eta arte-eszenikoak izango dira ikusgai. Hala ere, Rakel Esparza kultura programazio arduradunak berrikuntzak izango direla […]
arte eszenikoak
Dantzertik, Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolak, jardunaldi eszeniko-pedagogikoak ospatuko ditu martxoaren 25etik 27ra. Aurten, kaleko arteak izango ditugu ardatz, eta horien inguruan egitarau oparoa prestatu dugu; mahai-inguruz, tailerrez eta ikuskizunez hornitua. Hain zuzen ere, Euskal Herriko kaleko arteen inguruan gogoeta egin nahi dugu, eta kaletik bertatik horiek bizi eta […]
Sortzaile emakumeak gonbidatu ditugu gaurko solasaldira, “Emakumeak oholtzan” deituriko solasaldia izan dugu Kafe Antzokian Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Arte diziplina ezberdinetatik datoz. Miren Narbaiza musikaria da, Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea eta Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria. Jarraian solasaldiaren laburpena duzu entzungai. Gaur egun lehen baino emakume gehiago ikusten ditugu […]
Azaroaren 23tik abenduaren 2ra ospatuko da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. 37.edizioa da aurtengoa, Josu Camara talde eragileko kidea batu zaigu saiora eta azpimarratu du Europako jaialdi zaharrenetakoa dela. Hala bada, Euskal Herriko taldeez gain, atzerrikoak ere izango dira Nazioarteko Txotxongiloen Bilboko Jaialdian. Hainbat herritatik iritsiko dira, Argentina, Italia, Grezia edo […]
Maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Leioako Umore Azoka. 18 urte beteko ditu aurten eta ohiko duen moduan lau egunetan hainbat emanaldi ekarriko ditu. 50 konpainia hartuko dute parte , horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatuko gainerako lekuetakoak eta 8 nazioartekoak. Aurreko edizioan bezala, aurten ere Umore Azoka Leioak lekua gordeko […]