Herri Urratsen 36. edizioa ospatuko da igande honetan, maiatzaren 12an, Senperen, “LK” lelopean. Aurten, festa eta dirua biltzeko asmoaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari lagundu nahi dio. 36. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Ikastolen festak egitarau luzea eta ugaria eskainiko du datorren igandean Senpereko aintziran, adin guztietarako pentsatua. Herri Urrats zazpi gunetan egongo da bananduta. Hain zuzen ere, Araba, Baxe Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa izango dira zonaldeak, Euskal Herriko zazpi lurraldeak bezala.
Deskargatu hemen.