HIZPIDEA: Maiatzaren 5ean ikastetxe, auzo zein herrietan mobilizatzeko deialdia egin du hezkuntza plataformen topaguneak

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE aplikatzen jarraitzen dutela salatzeko planto eguna deitu du Hezkuntza plataformak.  Karmelo ikastolako Olatz Egiguren izan da gurean, gaur eguneko egoeraren berri ematen. Maiatzean zehar  LOMCEren araberako 4 azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan , DBHn: 4. Mailan eta  Batxilergoan 2. mailan. Azterketa hauek ez dute ondorio akademikorik izango, baina derrigorrezkoa izango dira. Hau dela eta, inposatu nahi dituzten  LOCMEren araberako azterketei planto egiteko eta mobilizatzeko deia luzatu dute.

Deskargatu Hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kantari euskal abestien aplikazioa

az. Mai 3 , 2017
Gaurko saioan Kantari Aplikazioa ezagutu dugu, Galder Segurola izan da gurean. Kantari Aplikazioak , Bilbo Kantari, Zorrotza Kantari, Plentzia Kantari, Gabon Kantak, Athletic Kantari eta bestelako kantaldietan erabiltzeko euskal abestien liburuxka digitalak biltzen ditu. Bideo karaokeak ere badaude.  Kantarik  19000 deskarga lortu ditu, hau da 19000 pertsona desberdinek Kantari app-a […]

Honekin lotuak