IBAIZABAL: Lan prekarietatea aztergai, “La Mano Invisible” filma gaur estreinatuko da Bilbon

David Macián zinegileak zuzendua eta Isaac Rosaren eleberrian oinarritua, La Mano Invisible film esperimentalak lan mundua du hizpide. Filma gaur estreinatuko da Donostiako Cines Principe aretoetan, eta datorren astean, Bilboko Multicines eta Gasteizko Guridi aretoetara iritsiko da. Lan berezia da ekoizpen aldetik, izan ere, autoekoizpena da, elkarlanaren emaitza. Zuzendariaren esanetan, ekoizpen modu tradizionaletik aldentzen saiatu dira.  Josean Bengoetxea aktorearekin berba egin dugu, pelikulako partaidea dugu. Filmak oso harrera ona izan du zine-jaialdietan, eta orain areto komertzialetan ikusi ahalko da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Maitzaren 7ko galdeketak, Fronte Nazionala eta elikadura burujabetzaren ingurukoak (Argia astekaria, 2552. zenbakia)

ol. Mai 5 , 2017
50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Lander Arbelaitzek. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren […]

Honekin lotuak