Aurtengoa kurtso berezia da sindikatuarentzat, lanean aritu dira aro berri bat ireki nahian, datorrena “Gure Garaia” izan dadin. Gogoeta prozesu eta biltzarraren berri emateko Igor Arroyo izan dugu gurean. Sindikatuaren ardatza birdefinitzeko garai izan da urtea eta datorren biltzarra, orain arteko ibilbidea oinarri hartuta, aldaketa gauzatzeko erabakiak hartuko dituzte. Burujabetzarik gabe ezin dela beste eredu sozio ekonomiko bat eraiki argi dute Lab sindikatutik. Karta sozialaren balioa nabarmendu du Igorrek eta sindikatuak feminismotik orain arte eginiko lanaz. Bestetik biltzar nagusiak idazkari nagusi berria ekarriko du Lan sindikatura, Garbiñe Aranburu.
Deskargatu hemen.