Ongi etorri errefuxiatuak plataformak bihar egun osoko egitaraua izango duen jaialdia antolatu du, Munduko jendeak elkartearekin elkarlanean. Uztailaren 15ean Euskal Herritik abiatuko den Mugak zabaltzen karabanaren xehetasunak gogoratuko dizkigu Itziar Fernandez Mendizabal plataformako kideak. Uztailaren 15ean Europako hainbat herritatik karabanak irtengo dira Greziara. Bidean geldialdi ezberdinak egingo dituzte eta Uztailaren 18an dagoen Tesalonika herriko unibertsitatean kongresua egingo dute. Otsailean sortu zen plataforma eta gaur egun 55 elkartek, gobernuz kanpoko erakunde sindikatu eta norbanakok osatzen dute. Bi helburu argi dituzte: sentsibilizazioa eta salaketa.
Deskargatu hemen.