Lurrazpiko doinuak saioaren lehen atalean Easyer, Normal’s Killer eta Mr. Apocalypsen inprobisatutako B2B hirukoitza daukagu entzungai. Random Apocalypsek antolatutako bigarren festako itxiera saioa. Kafe Antzokiko Stereorocks Klubean ospatu zen festa eta, bertan, hainbat artistek hartu zuten parte. Jaia abiatzeko Cecilia Payne talde bilbotarrak beraien zuzenekoa eskaini ziguten. Ondoren DJ saioak hasi ziren: Easyer, Normal’s Killer eta Les Alsborregachekin.
Musika underground elektronikoari emandako espazio berria Bilbo Hiria irratian, Random Apocalypse Musika Elkarteak bultzatutakoa. Gaur argitaratu dugu lehenengo saioa eta, aurrerantzean hilean behin (antenan hileko lehenengo asteazkenetan), gure ordubeteko espazioan artista ugari izango ditugu beraien proposamen musikala aurkezten estilo elektroniko anitzetan. Random Apocalypse, underground musikari emandako elkarte bat da. Bereziki, […]