Lurrazpiko Doinuak: Daniela La Luz (Parallel Berlin)

Gaurkoan Daniela La Luzek Random Apocalypsek antolatutako hirugarren festan egindako saioarekin gatoz. Daniela La Luz, Parallel Berlin zigiluaren sortzaileetako bat da, bertan bere lanak ekoizten ditu. Azken bi urteetan, Danielaren lan berriak, Sven Väth, Moodyman, Ken Ishii, Solomun eta beste hainbeste DJen maletetan ibili izan dira mundua zeharkatzen. Sei urte igaro zituen musika talde batean. 2008an musika elektronikoaren munduan  murgildu zen eta bertan betirako jarraitzeko asmoa dauka. Polonian jaiotakoa eta Munichen hezitakoa da Daniela. Bere saioetan ez dago estilo finkaturik, horregatik gustatzen zaigu hainbeste.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zaporeak Proiektuaren aldeko paella erraldoia Bilboko Areatzan

og. Urr 5 , 2017
Larunbatean errefuxiatuen aldeko ekimen herrikoia egingo dute Bilboko aretzan. Zaporeak Proiektuak 2016ko urtarrilaz geroztik darama errefuxiatuen alde lan egiten. Greziako Chios uhartean sukalde bat zabaldu zuten 2016ko martxoan eta martxan izan duten urte osoan zehar 500.000 otordu baino gehiago banatu dituzte errefuxiatuen artean. Otordu horiek prestatzeko 300 boluntario baino gehiago […]

Honekin lotuak