“Lurrazpiko Doinuak” saio berria Bilbo Hirian

Musika underground elektronikoari emandako espazio berria Bilbo Hiria irratian, Random Apocalypse Musika Elkarteak bultzatutakoa. Gaur argitaratu dugu lehenengo saioa eta, aurrerantzean hilean behin (antenan hileko lehenengo asteazkenetan), gure ordubeteko espazioan artista ugari izango ditugu beraien proposamen musikala aurkezten estilo elektroniko anitzetan. Random Apocalypse, underground musikari emandako elkarte bat da. Bereziki, techno, house, disco eta gisako estiloak jorratzen dituena. DJ-ak ordezkatzen ditu elkarteak, kontratazio lanak, barruti anitzetan programazioa, promozio lanak… DJ berriak laguntzen dituzte eta Bilboko eszena elektronikoa bizirik jarraitzeko lan egiteko asmo sendoa dute Random Apocalypseko kideek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Europako hauteskundeen korapiloak aztergai

ar. Eka 13 , 2017
Gaurko saioan Erresuma Batuko eta Frantziako hauteskundeak izan ditugu aztergai Mikel Aramendirekin. Londresko politikaren erdigunean paratu dute berriz. Theresa May lehen ministroa eta Arlene Foster DUP Alderdi Demokratiko Unionistako burua gaur elkartzekoak dira Downing Streeten, gobernu akordioari buruz negoziatzeko. Ekainaren 19an hastekoa da legegintzaldia; hain zuzen, brexitaren inguruko negoziazioak hastekoak […]

Honekin lotuak