Arriaga plazan Kukai dantza taldeak “Topa “ ikuskizun berria aurkeztu du. Aste Nagusiko saio berezira batu zaigu Jon Maia dantzari eta koreografoa. Urte garrantzitsua izan da Kukai dantza taldearentzat, max sariak etxera ekarrita ikuslegoaren berotasuna sentitu dute. Udan egun batzuk atseden hartu ostean egun Topa kale ikuskizuna eskaintzen dabiltza. Kataluniako Brodas Bros taldearekin elkarlanean sortutako ikuskizuna da. Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia. Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du.
Deskargatu hemen.