Gaur arratsaldean Berbaizu euskara elkarteak “11 egun euskaraz” ekimena aurkeztuko du Müllerenean azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dena. Euskal Herriko hainbat txokotan egindako aktibazio kanpainetan bezala, 11 egun euskaraz-ek euskaldunak aktibatuz gure hizkuntza-ohiturak iraultzea helburua dauka eta Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz 2018an antolatuko duen Euskal Herri osoko aktibazio kanpainaren data berdinetan egingo dugu.
“Herriok Erabaki” prentsaurrekoa eskaini du David Rincon eta Hanburgon atxilotu zituzten beste gazteen askatasuna aldarrikatzeko. David Rincon Irailaren 25ean epaitua izango da Hanburgon, atxiloketa salatzeko eta G20aren aurkez adierazteko Manifestazioa deitu dute ostiralerako, Bilbon. Arratsaldeko 19:30etan bilduko dira Arriaga plazan, eta Euskal Herriko herritar guztiei deia luzatu diete bertaratzeko eta […]