Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Ikastolen elkarteak eta AEKk. Horrez gain, Irrien aldizkariak, ariketa soziala ardatz monografikoa egin du. Unitate didaktikoak ikasleei euskaraldiaren berri emateko helburuarekin sortu dira. Hizkuntza ohituren eragiteko xedea duen ariketa soziala hezkuntzaren didaktikatik ezagutu eta lantzeko aukera izango dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_Euskaraldia_unitate_didaktikoak.mp3 Deskargatu hemen.  

11 egun euskaraz bizitzen hasi baino hiru hilabete lehenago, gaur osteguna BiziPrest Eguna izango da Aste Nagusian . Aste Nagusia euskaraz bizitzeko aukera zabalagoa izango da, Bilboko Jai Batzorde Mistoak euskarazko ekitaldiak indartu egin baititu egun horretan. Gainera, Bilboko Konpartsek kudeatzen dituzten ekitaldi den-denak euskaraz izango dira, eta txandalari denak […]

Norbanako, erakunde publiko zein pribatu eta gizarte eragileen elkarlanetik eta aniztasunetik, zubiak eraikiz, antolatuko den lehen Euskaraldia aurkeztu dute  Arriaga antzokian, lehen Euskaraldia abiatu baino urtebete lehenago hain justu.  Hizkuntza ohituren aldaketan lan egitea du helburu egitasmoak, baita era guztietako entitateek euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere. 2018ko azaroaren […]

Euskararen ezagutzari eta erabilerari buruz azken urteetan egin diren azterketek agerian utzi duten errealitatea pozgarria bezain kezkagarria da. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten herritarrak. Erabili, ordea, gero eta gutxiagok erabiltzen dute. Hori iraul daitekeela erakusteko ahaleginean arituko dira, datorren ostegunetik aurrera, Deustuan. 11 egun euskaraz bizitzeko hautua egingo dute […]

Gaur arratsaldean Berbaizu euskara elkarteak “11 egun euskaraz” ekimena aurkeztuko du Müllerenean azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dena. Euskal Herriko hainbat txokotan egindako aktibazio kanpainetan bezala, 11 egun euskaraz-ek  euskaldunak aktibatuz gure hizkuntza-ohiturak iraultzea helburua dauka eta Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz 2018an antolatuko duen Euskal Herri osoko aktibazio kanpainaren […]