INOR EZ DA KROKETA BERE HERRIAN:TXOKOLATEA

Penak goxatzeko, egun ilun bati argi pixka bat egiteko edo momentu gozoa ospatzeko. Gauza askotarako erabiltzen da txokolatea. Batzuek esaten dute ezaugarri osasungarriak dituela, eta beste batzuek, aldiz, hainbat kalte ekarri ohi dituela. Denetarik entzuten da, baina ezin da ziurtasunez esan zer oinarri daukaten aipamen horiek. Inor ez da kroketa bere herrian Txokolatea gaurko protagonista. Txokolateaz hitz egiten dugunean zentzumenak piztu egiten dira, bere zaporeak irudimena piztu egiten du. Baiona, Mendaro, Oñati eta Tolosakoak dira Euskal Herriko txokolate herriak. XIX. mende amaieran, gutizia honen leherketa betean, 25 maisu txokolategile zeuden Gipuzkoan bakarrik. Oñatira joan gara, Txokolatearen Interpretazio Zentroa Oñatiko Orbea Txokolategiaren egoitza zaharrean dago kokatuta, txokolatearekin izan duen eta oraindik duen lotura estua azaldu digute Anek eta Elik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Dion DiMucci, Carlton Jumel Smith, Belako, Eliades Ochoa, The Chosen Few, Jim Croce

ar. Ira 29 , 2020
Jim Croce Philadelphiar kantari-kantugileak 30 urte besterik ez zituen 1973an hegazkin istripu batean hil zenean (Buddy Holly, Otis Redding, Ritchie Valens eta Lynrd Skynrd taldeko kide batzuk hil ziren moduan). Crocek milaka emanaldi egin zituen eta 1972an arrakasta lortu zuen azkenik, 1973an entzungo dugun Bad, Bad Leroy Brown gaurko urrezko […]

Honekin lotuak