‘Obabakoak’ estreinatuko dute urrian Arriagan

” Obabakoak” Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan propio nagusia urriaren 18tik 21era bitartean estreinatuko da euskaraz, bi emanaldi eskainiz goizez eta hiru arratsaldez. Entseguetan murgildu gara eta Eneko Sagardoy, Ainhoa Etxebarria eta Miren Gaztañagarekin berba egin dugu. Arriagan ondoren, obra Bartzelonako Teatre Lliurera joango da, euskarazko bertsioaren 5 emanaldi eskaintzeko. 1 euskal antzezle lanean ari dira abuztuaren erdialdetik, Bieitoren aginduetara, ikuskizunaren euskarazko bertsioa, estreinatuko den lehenengoa, sortzen eta prestatzen. Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Iñake Irastorza, Lander Otaola, Gurutze Beitia, Eneko Sagardoy, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga dira. Poema sinfoniko giza definitu du zuzendariak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sakabanaketaren amaieraren alde urrats irmoa eman dezaten dei egin du Etxerat elkarteak

az. Ira 20 , 2017
Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak joan den larunbatean izandako istripuaren ostean, senideek asteburuoro “erruleta errusiarrean” jokatzen ari direla kritikatu du. Aurten zortzigarren  ezbehar izan dituzte euskal presoen senideek errepidean. Azkena pasa den  asteburuan gertatu zen. Asier Garcia Justoren bikotekideak Bejar inguruan istripua izan zuen. Salamancatik 70 kilometrora dagoen errepidean, bi […]

Honekin lotuak