Imajinatu al duzu inoiz zure burua etorkizuneko pertsona batekin hitz egiten? Pertsona horri zerbait transmititzea gustatuko litzaizuke? Zu ez zaudenean iraungo duen mezuren bat. Galdera hauen inguruan hausnartu du Saio Olmo artistak eta “Geroa Xuxurlatzen” proiektua jarri du martxan. Etorkizun eta gaur eguneko belaunaldien arteko harremanei buruzko proposamena. Geroa Xuxurlatzen proiektu artistikoa Iturfest jaialdiaren barruan kokatu behar dugu, urriaren 3tik 20ra ospatuko dena. Gurean izan da Saioa Olmo priektuaren nondik norakoak azaltzen. Irailean zehar zenbait saio antolatuko ditu modu kolektiboan xuxurlak sortzeko. Bizkaiko Arkeologi Museoaren laguntzarekin kontatzen dugu, bere instalazioak gure zerbitzura jartzen dituelarik. Museoko bildumako piezak iraganetik xuxurlatzen digutena entzungo dugu, eguneroko objektuek guri xuxurlatzen digutenaren inguruan hausnartuko dugu eta etorkizuneko pertsonentzat gure xuxurla propioak sortuko ditugu, hauek geroago soinu-instalazio moduan entzun ahal izango ditugularik Prim kaleko museoaren sarrera-pasadizoan. Saioak 2 ordu 30 minutuko iraupena izango dute: ordu bat bisitak eta ordu eta erdi tailerrak.
http://souncloud.com/susurrandoelfuturo
Deskargatu hemen.