Azaroaren 25aren harira, Onekak, euskal emakume pentsionisten plataformak atera berri duen agirian, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria salatu eta borroka bide horretatik jarraitzeko konpromezua adierazi dute. Emakumea eta adinekoa izatea, arrisku handiko bi faktore direla azaldu eta egungo pandemia globala kontuan hartuta, indarkeria mota desberdinak pairatzeko arriskua areagotu egiten dela salatu dute.
Deskargatu hemen.