“Zuhaitzak ez du beldurrik” da Xabi San Sebastianen lan berria

Zuhaitzak zerua urratuz gora dabiltza, gora,trabarik gabe gora …horrela kantatzen du Xabi San Sebastinek “Zuhaitza” kantuan. Lan berria du esku artean eta gaur izan da gurean, “Zuhaitzak ez du beldurrik” lana aurkezten. 2012an argitaratu zenuen azken diskoa , kostatu zaiola kontatu digu “ Berriro ere bere lekua topatzea”. Naturan sortutako lana da, mendian. Diskoak bederatzi kantu biltzen ditu, eta Beriozarko Drum Groove eta Hernaniko Xaturrenea estudioetan grabatu da. Grabazioaren nahasketa Matthieu Harambourek egin du, baxua jotzeaz ere arduratu da; eta masterizazioa, berriz, Estanis Elorzak egin du, Doctor Master estudioan. Bilbon Azaroak 5ean aurkeztuko ditu kantu berriak Biba kultur gunean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lutxo Egiaren "Transitoak II" performancean barrena. Noiz utzi genion gure bizitza bizitzeari?

og. Ira 28 , 2017
Lutxo Egia laguna gonbidatu dugu gaurko saiora. Udan Haren da Nire performancea burutu du. Performancearen berri casting baten bitartez eman zigun. Udan burutu du, Transitoak izeneko egitasmoaren bigarren performancea da, Haren da Nire. Bi urte dira Bi-lingual: transitoak performancea egin zuela: 31 egunez, uko egin zion hizkuntza hegemonikoa erabiltzeari. Transitoak […]

Honekin lotuak