Gabriel Aresti gogoan Bernardo Atxaga eta Arantxa Urretabizkaiaren eskutik

Gabriel Arestiren omenez, egun beteko jardunaldiak antolatu zuten asteazkenean  Bilboko Euskaltzaindiko egoitzan,  Arantxa Urretabizkaiaren eta Bernardo Atxagaren solasaldiak eman zion amaiera egunari. Aurreko mendeko figura garrantzitsuenen artean kokatu zuen Arantxa Urretabizkaiak Bilboko idazlea, eta  Bernardo Atxagak  bere idazkeran izan duen eragina nabarmendu zuen. Joseba Sarrionandia idazleak ekitaldirako propio grabatutako hitz batzuk entzuteko aukera izan zen  azken solasaldia hasi aurretik. Gabriel  Arestik Xose Neira Vilas idazle galiziarrari Habanara idatzitako eskaintza izan zuen abiapuntu Sarrionandiak “Euskadi será el próximo Vietnam”. Hona hemen azken solasaldiko laburpena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Musika sortzaileak, zer dira egile eskubideak?

al. Urr 16 , 2017
Banden Lehia lehiaketaren aitzakian, Azkue fundazioak eta Euskal kulturgileen kidegoak “Musika sortzaileak, zer dira egile eskubideak?” izenburupean mintegia antolatu dute, Urriak 19an Euskararen etxean. Euskal sortzaileen egile  eskubideak kudeatzeko agentzia da Ekki, orain gutxi arte ez da horrelakorik egon Euskal herrian, euskal sortzaileek beste agentzia batzuen bitartez kudeatu behar izan […]

Honekin lotuak