SOINUGELA: Los Bravos, Van Morrison, trenbide kantuak #PedroEliasIgartua

Gaurko urrezko kantua Los Bravos taldearen Bring A Little Lovin’ izan da. Black is Black famatua ere entzun dugu, baita Show me, Trapped eta Baby Believe Me ere.

Punk garaiko abesti batzuk ere ekarri ditugu:

  1. The Damned – I Just Can’t Be Happy Today.
  2. The Vibrators: London Girls.
  3. Johnny Moped: Incendiary Device.
  4. The Adverts: I Will Walk You Home.

Van Morrisonen Roll with the Punches disko berria ekarri dugu. 60ko hamarkadako kantari eta musikari ospetsu batzuek lagundu diote grabaketa berri honetan: Georgie Fame, Chris Farlowe, Jeff Beck eta Paul Jones, besteak beste. Entzun ditugun kantuak: Transformation, Stormy Monday, Fame eta How Far From God.

Billy Braggek eta Joe Henryk AEB trenez zeharkatu zituzten. Hainbat geltokitan musika tresnak atera, jo eta grabatu zuten. Ameriketako trenbide kantu ospetsuen bilduma da Shine a Light diskoa: Rock Island Line, The Midnight Special, Lonesome Whistle, K.C. Moan, Waiting for a Train, Hobo’s Lullaby, John Henry, Gentle on My Mind eta Early Morning Train.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=sAx5d0sg9ro

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina martxan

al. Urr 23 , 2017
Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera […]

Honekin lotuak