SOINUGELA: Rough and Rowdy Ways disko berriaren aurrerapena (Bob Dylan) #Konfinamendutik

Albiste ezin hobea ekarri digu Urrezko kanta honetan Pedro Elias Igartuak: ekainaren 19an Bob Dylanek disko berria kaleratuko du, Rough and Rowdy Ways (Bide zakar eta zaratatsuak) izenekoa. 2012az geroztik, Dylanek ez zuen kantu berriekiko diskorik ateratzen, eta haren jarraitzaileak irrikaz zeuden, kantu berriak noiz iritsiko. Orain heldu dira, konfinamendu sasoi honetan, Dylanek bere disko berriaren hiru kantu eskaini nahi izan baitizkie jarraitzaile leial horiei. Lehenak Murder Most Foul du izena, eta Kennedy presidentearen erailketari buruzkoa da, baina, era berean, Pedrok dioskunez, garai hartako herri kultura aldarrikatzen eta laudatzen duen kantua ere bada. Bestalde, Dylanen inoizko kanturik luzeena ere ba omen da, 17 minutuko iraupena dauka eta. Disko berritik aurreratu dituen beste bi kantuak I Contain Multitudes eta False Prophet dira. Pedrok askotan esan digu Soinugelan Bob Dylanek oraindik lan ederra zeukala egiteko, eta badirudi laster kaleratuko duen diskoa horren erakusgarri izan daitekeela.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak

ol. Mai 22 , 2020
Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. […]

Honekin lotuak