Iñaki Barcena irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin egon gara. Aurtengo Ekozinemaldiaren planteiamendua eta egitaraua komentatu dizkigu hasera batean. Ondoren, Santurtziko termika berriaren nondik norakoak baliatu ditu zenbait gogoeta plazaratze aldera.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
al. Ots 22 , 2010
Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz. Aselaskatu.org […]