Pasaiako segadari buruzko ikerketa dokumentala “Pasaiako badia” ikusgai Bilbon

1984ko Martxoaren 19an Pasaian jasotako gertaerak ditu oinarri “Pasaiako badia” dokumentalak. Bertan , poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen. Gorpuek guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideak eta hainbat pertsonen testigantzak batu dituzte. Ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna ditu oinarri dokumentalak. “Pasaiako badia” dokumental asteazkenean ikusi ahal izango da Bilbon. 1984ko martxoaren 19an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han gertatu zenari buruzko kontakizuna egin dute Oinatzak Produkzioak taldeko kideek: Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #234

al. Aza 6 , 2017
Aste honetan Euskaltelen zuntzaren hobekuntzak aztertzen ditugu, Amazonen prezio igoerak eztabaidatzen ditugu eta gure bitxikerien azken kapituloak ekartzen dizkizuegu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean234.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak