Bost solairuko eraikina izango da, eta pilotalekuaz gain, gazteleku bat, haurrentzako gune bat eta liburutegia hartuko ditu, besteak beste. Milioi batetik gorako inbertsioa izan da. 2015an eraitsi zen esperantzako Fortoia, metroaren linea berriaren obrak egiteko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egon ostean eraikin berria egitea adostu zuten. Oraingo eraikinak izango duen ezberdintasun handiena, frontoia ez dela espaloian egongo edo lehenengo solairuan, gorago egongo dela. Eraikienak bestelako ekipamenduak egongo dira. 1270 metro berri izango ditu eraikin berrian eta haur eta gazteentzako bideratuta egongo da. Frontoian ezin izango dira pilota partida ofizialak egin izan ere metro gutxi batzuk faltako zaizkio baina beste partidak egin ahal izango dira izan ere harmailetan 300 lagunentzako tokia egongo da.
Deskargatu hemen.