ELa sindikatuaren iritziz interpelazio soziala ezinbestekoa da subiranotasuna elikatzeko

ELAk duela 20 urte  Gernikan ekitaldi politikoa egin zuen. Egin zuenetik hogei urte bete direnean, jardunaldi batzuk antolatu dituzte autogobernuaren egoera aztertzeko, eta horien ondorioen berri eman dute Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Leire Txakartegik. Denbora honetan, autogobernuak inboluzio basatia pairatu duela adierazi dute. Era honetan, gogoratu dute ez dagoela euskal autogobernurik lan harreman eta gizarte babeseko euskal esparrurik gabe eta negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe. Egoera honi aurre egiteko interpelazio soziala ezinbestekoa dela. Sindikatu abertzaleak Gernikako Estatutua “hiltzat” jo zuenetik hogei urtera, pentsatzen du euskal instituzioak “Espainiako Gobernuaren ordezkaritza huts” bilakatu dela. ELAk ez du babestuko Estatus Politiko berririk bere horretan ez badira bilatzen euskal langileen bizimodu eta lanaren kalitatea baldintzatzen duten funtsezko osagaiak: erabakitzeko eskubidea, lan harreman eta gizarte babeseko euskal esparrua,  negoziazio kolektiborako eskubidea eta ordezkaritza sindikalean joko-arau demokratikoekiko errespetua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: “My Way Out” Ni Naiz Naizena dokumentalaz

az. Aza 8 , 2017
Gaurko saioan My Way Out (Ni Naiz Naizena) dokumentala ezagutu dugu Eduardo Gaviña eta Izaskun Arandarekin. Dokumentala egiteko diru bilketa egiten dabiltza egunotan. Dokumenetalean generoaren inguruan hausnartuko dute eta Yogurinha Boroba narratzailea izango da. Film honen bidez Yogurinhak publikoa sexualitate eta generoari buruzko hausnarketak egitera gonbidatuko du: Pertsona baten sexualitateak […]

Honekin lotuak