PIPERPOLIS: Raisa Alava sortzailearekin solasean

Ostiralean La taller aretoan “Ride the Lightning” deituriko erakusketa irekiko du. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Raisa Alavak bere sorkuntza prozesuan. Gainera La tallerren grabatuak ere jarriko ditu. “Ride the Lightning” Metallica taldeak 1984ean argitaratu zuen diskoaren izenburua jarri dio erakusketari, prestaketa lanetan disko hori entzuten zegoen eta orregatik hautatu du izenburutzat. Baina gainera Errekalde Aretoan ere badu beste lan bat ikusgai, ‘Si aparezco, aparezco / momentuz ez’ erakusketa du Bilboko Rekalde Aretoan. Figuren desitxuraketaren bidez istorioak sortu ditu, margoak, euskarri digitalak edo zeramika erabilita.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Agirletako gurutzea

az. Mai 16 , 2018
1937ko ekainean Artxanda faxismoaren aurkako azken lubakia bilakatu zen. Ehunka lagun hil ziren Bilbo defendatzen. Gerra garaileek laster batean altxatu zuten mendi gainean haien hildakoen omenezko monumentua, Agirletako gurutzea. 81 urte geroago, Bilboko Udalak eraitsi egingo du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180515_Gomutan_43.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak