SOLAS INGURUAN: Bizkaiko EHNEko VII Kongresua

EHNEAurtongo otsailaren azken asteburuan Bizkaiko EHNE sindikatuak bere VII. biltzarra egin du. Garrantzi handiko gaiak, noraezekoak eta ezinbestekoak, jorratu dituzte kogresu honetan. Eta esan beharra dago gai horien guztien azpian kezka berbera datzala, hau da, zenbateraino garen euskaldunok geure buruaren jaun eta jabe elikagaien ekoizpenari dagokionez. Izan ere, datuek gezurtatu egiten baitute halakoak garenik: jaten dugunaren %20 besterik ez ei dugu ekoizten. Eta martxa honetan jarraituz gero, hemendik lasterrera ez da ez baserririk ez baserritarrik geratuko, beraien lanbidea guztiz defizitarioa delako. Hauek eta beste gauza asko azaldu dizkigu Ainhoa Iturbek, Bizkaiko EHNE sindikatuaren VII. Biltzarraren karietara.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS INGURUAN: Atez ateko zaborra biltzea

ar. Mar 2 , 2010
Larunbata- igandean Usurbilen egin Herri kontsultaren inguruan jardun du Iosu Larrinaga soziologoak. Herritarren partaidetza, hautatzeko zeuden aukerak, bakoitzaren onura eta ondorioak… aztertu dizkigu Iosu lagunak. Azken minutuetan  asteburuko ziklogenesia ere aipagai izan du. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak