Bi saiotara ekarriko dugu zapatuan Abusu Ikastolan izan zen bertso-maratoia.Gaurko aurreneko atalean lagun handiak izango ditugu protagonista: Far West taldekoen kantuak (Txema, Ion Barrikak eta Ander Ezeiza) + Dylan Inglis, Eneko Abasolo Abarkas + Xabat Galletebeitia, durangaldeko Igor Galartza eta Ander Sarriugarte, Arrigorriagako ordezkariak Arkaitz Zipitria eta Maider Altuna, on […]

Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa […]

Azaroaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bertsolari handien jarduna izan genuen gozagai. Taulagainean laukotea izan zen: Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio; gai-jartzaile, Erlantz Ibargurengoitia Zenbat Gara kultura elkartearen eskutik heldu zen bertso-jaialdia, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza pataila handira eramateko proiektua babesteko asmoz. Patxi Bisquert arduratu […]

2020ko azken puntua egin dugu Bilbo Hiria irratian; beti bezala, POTTO ! Abenduaren 2an, Deustuan izan jaialdia ekarri dugu irrati-uhinetara. Maite Berriozabal , gai-jartzaile; eta kantuan hiru bertsolari: Miren Amuriza, Jone Uria eta Unai Iturriaga. Urteko azkena. Eta azken burukoa ere badugu: Olentzerori kantatutako sorta (Julio Soto bertsolari nafarrak ondutako […]

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eskutik uztailaren 15ean Gorria ikuskizuna  eskainiko du Euskal Museoak. Esanahi asko ditu gorriak Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta. Gaurkoa Askoa izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/2000707_piper_Gorria.mp3 Deskargatu […]

Ikasturteak azken txanpan sartuta, 2019-2020ko azkenaurreko POTTO duzue honakoa. Azken balaren zain beraz… Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu eta, bidaia honetan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizaren kantuak izango ditugu lagun. Aukeraketa diktatorialean hartutako bertsoak, zuen buru-belarrien gozagarri https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200603_potto_hondarrabi_antzuola.mp3 Deskargatu hemen.

Miren Amurizak “Basa” eleberria argitaratu berri du, 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria, eta haren laguntzarekin argitaratu du lana. Sabina da nobelaren protagonista, baserrian bizi da. Sabina Gojenola bertan bizi da koinatu elbarriarekin, Henry Ameriketan ibili ostean Euskal herrira buelta egindakoan Sabinarekin bizitzen dena. Sabina osasunez makal dabil, seme alabak […]

Giro paregabea izan zen larunbatean Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Bete-bete egin egin zen; 4.350 lagun elkartu ziren zortzi bertsolariren lana entzutera. Etxahun Lekuerekin buruz-burukoa jokatu ostean, Onintza Enbeitak aginte makila hartu eta txapela jantzi zuen, historiarako geratuko den garaipena lortuta. Jon Enbeita osabak jantzi zion txapela, entzuleen txalo […]

1

Larunbatean Bilbon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da 17:00etatik aurrera. Gaur prentsa aurrean agertu dira finalistak eta txapeldunari txapela jantziko dion Jon Enbeita. Argi utzi du protagonistak finalistak direla nahiz eta aitortu duen ohore handia dela Bertsozale Elkarteak aukeratu izana txapela janzteko. Jon Enbeitaren iritziz “azken […]