MUSIBLA 28: Txilly, Igor Arzuaga, Anita Parker, Scott Matthew, Rodrigo Leao

Saio honi hasiera emateko guztiz sugerentea iruditzen zaigun egile bat ekarri dugu, Txilly ezizenez ezagutzen dugun oiartzungo egile honek disko biribila eskaini zigun pasa den 2017 urteko hondarretan. Zinez interesgarria eta delikatua, letra biribilak eta soinu iradokitzaileak. Txapo! Hala ere ez da bakarra, Igor Arzuagak erakusten duen sentsibilitatea ere gurean izango dugu bere azken diskotik (Nire begiak) ateratako bi pieza eder entzungo ditugula. Anita Parker, proiektu berria entzuteko parada izango dugu eta Scott Matthew. Azken honek gogorarazi digu oso ahaztuta geneukan autore bat: Rodrigo Leao portugaldarra, eta arakatu dugu disko bilduma bi abesti berreskuratzeko Cinema diskotik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Birkit musikariaren ‘emen’ lana Rafa Ruedaren musika gomendioa

al. Urt 22 , 2018
Gaurkoan Birkit kantariaren lana ekarri digu Rafa Ruedak. Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Emen deituriko lanean batu ditu azken urteetako kantuak eta The Cure taldearen bertsioa ekarri digu. […]

Honekin lotuak