Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest Emakumeen Hip Hop jaialdiaren laugarren edizioa antolatu dute larunbaterako. Aurten agertokia aldatu eta kalera irtengo da, Bilboko Areatzan ospatuko da, jende guztiari eskainitako jarduera ugarirekin eta kontzertuz betetako etengabeko zortzi ordu baino gehiagorekin, toki eta nazioarte mailako artista azpimarragarriekin.La Basu kantaria izan da gurean. Goizeko […]

Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta deiturikoa. Bihar Bilboko kafe antzokian zuzenean aurkeztuko du. 8 kantu berri, 8 ekoizle. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator, “Gazteak euskara zabaltzen” deiturikoa. Hip Hop, elektronika eta metal doinuak, Revolta Permanenteran Ultravioleta lanean, Iker Aguinaga izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180214_revolta_editatuta.mp3 […]

Gaur hip-hop musikarekin hasi eta soinu tribalagoetara joko dugu. Lehenbiziko gonbidatua Glaukoma talde tolosarra dugu, Kalima euren azken diskotik ateratako bi pieza biribil entzuteko parada izango dugu. Bide beretik Kate Tempest bere Let Them Eat Chaos izeneko disko kontzeptualetik beste bi abesti ekarriko ditugu. Physis versus Nomos izeneko proiektuarekin jarraituko […]

Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken larunbatean. Ane Guria eta La Basu Eskina Femeninako kideak dira antolatzaileak eta gaurkoan irratian izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171215_BAZTERFEST.mp3 Deskargatu hemen.

Saio honetan hip-hop eta rapa izango dugu lagun Euskal Herritik ekarritako zenbait talderekin: duela gutxi agur esan zigun 121 krew talde barakaldarra izango da hasierako minututan entzungo duguna, gero Baionatik 2zio taldea, Zoo talde ilun eta latza, eta Glaukoma tolosarrak. Caracasetik Gabylonia Hip-hop inteligente en frasco pequeño diskoarekin. Eta bukatzeko, […]