Mungiatik datorren hirukote batekin abiatuko dugu gaurko saioa. Itzek taldeak EP oso interesgarria publikatu dute joan berri den urtean. Pop lakarra eta barnerakoia egiten dute, rock ukitu energikoekin. Euren grabazioak Bi Mile Hitz dauka izena. Alexander James O’Connor, Rex Orange County izen artistikoarekin ezagunagoa, ingeles abeslari, konpositore eta multiinstrumentista da. O’Connor-ek 2017an lortu zuen ospea Grammy-n izendatutako Flower Boy albumarekin. O’Connorren musika “hip-hop, jazz eta logelako pop nahasketa bikaina” bezala deskribatu dute. Gaur 2024an argitaratutako The Alexander Technique ekarri dugu. Janus Lester 2022an Beran Jokin Pinatxok sorturiko musika taldea da. Bi disko dauzkate kalean. Gaur 2022an kaleratu zuten Ez Gaitzala Loak Harrapatu ekarri dugu. Energia eta dirdira darizkie bildutako abestiei, bizitzeko gogo bizia… baina ez den-dena, baikortasun horri eusteko nahi eta ezina ere agertzen dute han hemen. Disko betea. Esanezin ekarriko dugu gaur ere gure saiora. Bere Erretratu Bat diskoa gogoz aletzen den horrelako bat da. Horretan asko laguntzen du Ianire Aranzaberen ahots iradokigarriak, nola ez. Bagoaz aurrera eta Fontaines DC talde irlandarraren Romance diskoa beeerrriz ere gurutzatu da gure bidean, zergatik izango da? Eta erreinzidenteak garenez, zer hobeto, Fontainen ondoan Neu Troia proiektu interesgarriaren musika beren Arriskuaren Xarma diskoarekin! Lip Critic 2018an hasitako proiektua da. Bi sampler, bi bateria-jotzaile eta ahotsek osatzen dute. Beren instrumentazio ez-konbentzionalaren bidez, Lip Critic-ek punk, hardcore, club eta pop soinu eta egitura modernistaren nahasketa eklektikoa egiten du inhibiziorik gabe. Gaur euren estreinako diskoa dakarkizuegu Hex Dealer.
Deskargatu hemen.

