MUSIBLA #75: Bill Ryder-Jones, Sleaford Mods, Fontaines D.C., IDLES, Robert Jon & The Wreck, Calexico, Interpol

Lehenengo minutuetan Bill Ryder-Jones gonbidatu dugu. Disko gogoangarriak kaleratu baditu ere, non erakutsi baitu bere balioa abesti beteak egiten, ez du ematen publikoaren arreta bereganatu duenik. Orain Yawn izeneko disko luzearekin dator berriro, eta bertan bereak egin dituen ezaugarriak agertzen ditu, hala nola ahotsaren lana. Sleaford Mods izeneko bikoteak miraria lortu du, alegia, berrogeitaka urteko bi lagun zerbezazalek U.K.-n arrakasta ederra lortzea. 2014an Divide and Exit euren letrak ezagun dira Erresuma Batuan: Brexita, multikulturismoaren bukaera, austeritate politikak… Orain disko berriarekin datoz Eton Alive. Eta kritika sozialaz ari garela, aprobetxatuko dugu Fontaines D.C. taldearen “Big” tematzarra jartzeko. Irlandako talde honek ere kritika soziala erabiltzen du bere abestietan, eta Drogel diskoak duen izena bera ere langileriaren bertso-mota tradizional batetik hartua dago. Eta saio honetako giharra sendotzen jarraituko dugu IDLES taldearekin. Post-punk eremuan mugitzen dira eta 2017an Brutalism izeneko diskoa kaleratu eta segidan, erdi hutsik zegoen post-punk eremuan kokatu ziren merezimendu handiz. Orain Joy as an Act of Resistance diskoarekin datoz (Poza erresistentzia-ekintza). Bertatik bi abesti. Segidan zerbait klasikoa: Robert Jon & The Wreck. Bluesa eta rock sureñoa. Take Me Higher da euren azken diskoaren izena, eta izen bera daraman abestitzarra jarriko dugu, besteak beste. Calexicorekin jarraituko dugu. Tucsoneko taldeak The Thread That Keeps Us kaleratu zuen 2018an. Azkenik, Interpol, etxe honetan gehiagotan entzungo dugun diskoarekin: A Fine Mess.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Neska gazteen artean “saretu eta indartzeko” Egin Dezagun Topa! neska* gazteen topaketak Lizarran ospatuko dira

az. Ira 25 , 2019
Bilboko gazte sare feministak azken hilabeteetan mobilizazioa  eta ekintza ezberdinak burutu ditu, azaroan EH V jardunaldi feministak izango dira Durangon baina aurretik sare gazte feministak Urriak 4, eta 5ean topa egunak antolatu dituzte, guzti horren inguruan berba egiteko Bego batu zaigu irratira. Helburu nagusia azaroan eginen diren Euskal Herriko bosgarren […]

Honekin lotuak