Gaurkoan Birkit kantariaren lana ekarri digu Rafa Ruedak. Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Emen deituriko lanean batu ditu azken urteetako kantuak eta The Cure taldearen bertsioa ekarri digu.
Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. […]