Irati filma aste honetako Argia astekarian

Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Irati pelikula hartu dute hizpide, izan ere datorren astean estreinatuko da filma.  Bi elkarrizketa egin dituzte, Paul Urkijo eta Edurne Azkaraterekin batetik eta Gorka Lazkanorekin bestetik. Azken honek filmean erabiltzen den euskara islatzen duen garaira, VIII. mendera egokitu du.  Euskal Herriko muralgintza izan dute ardatz, “Hormek ere hitz egiten dute” erreportajean.  Xabier Peñalverren lana izan da Euskal Memoriak argitaratu duena.  1981etik bere argazki-kamerekin dokumentatu dituen 4.000 bat  horma-irudietatik 1.000 jaso ditu liburuan. Bukatzeko  Gaby Etchebarneri egindako elkarrizketa komentatu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Beira taldea otsailaren 20an, Arriaga antzokiaren "Literatura eta musika euskaraz" zikloan

og. Ots 16 , 2023
‘Literatura eta musika euskaraz’ zikloaren barruan Otsailaren 20ean , astelehenean, Arriaga antzokian Beira taldea izango da. Aspaldi ez genuen euren berri, eta horregatik Jon Martinekin egin dugu hitzordua. Aspaldi martxa hartu gabe egon dira eta kontzertu honek piztu du berriro ere taldea. 2006an sortu zuten banda eta 2013an Kantuak diskoan […]

Honekin lotuak