Iñigo Iraultza “Iru” aktorearekin solasean

Gaurkoan Iñigo Iraultza aktorearekin izandako solasaldia ekarri digu Ander Cornejo kolaboratzaileak. “La pez” antzerki taldeko partaidea dugu eta etsaiotan murgilduta dabil laster estreinatuko dute eta kale ikuskizun berria. Bestetik Olentzero munduan ekimenaren inguruan mintzatu da ere.  Iñigo Iraultza “Iru” aktore getxoztarrak dokumental batean batu ditu Olentzero Munduan proiektuaren bidez bizitakoak. Iru Senegalen, Marokon, Tindufeko errefuxiatu eremuetan, Mexikon, Guatemalan, Hondurasen, Nikaraguan eta Filipinetan barrena ibili da dagoeneko, duela bost urte proiektua abiatu zuenetik, “baliabideen eskasia gogo eta ilusioarekin ordezkatuz”. Olentzero jantzita, Euskal Herrira etorritako umeen opariak jaioterrian utzitako adiskide eta senideei helarazten dizkie.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko aratusteak zuzenean Bilbo Hiria irratian

ol. Ots 9 , 2018
Bihar larunbata, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 10ean aratusteek Bilboko […]

Honekin lotuak