Bilboko aratusteak zuzenean Bilbo Hiria irratian

Bihar larunbata, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 10ean aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta ekitaldi ugari antolatuko dira, hala nola, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira eta lehiaketa… Guzti honen berri emango dugu zuzeneko saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Revolta Permanente taldearen lan berria, Rafa Ruedaren aste honetako musika gomendioa

ol. Ots 9 , 2018
Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta” deiturikoa 8 kantu berri, 8 ekoizle. Kantu bakoitza ekoizle  baten eskuetatik pasatu da. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator. Rafa Ruedak k 1080 kantua gomendatu digu, Paco Locok nahastuta du kantua. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180208_rafaRuedaRevoltaPermanente.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak