Zinemakumeak gara! zinema erakusketaren 29. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Ana Barrena da antolatzaileetako bat eta berak eman dizkigu xehetasunak. Kontatu digu Bilboko mugimendu feministari esker sortutako zinemaldi bat dela eta filmetako zuzendariak emakumeak izan behar direla proiekzioetan parte hartzeko. Urriaren 21etik 26ra estreinatuko dituzte film berriak, eta 14an egingo dute hasiera eta aurkezpen ekitaldia. Gainera, urriak 14ko aste horretan atzerabegirako saila egongo da martxan eta Argentinako zinea proiektatuko dute. Informazio guztia haien webgunean eskuragarri dagoela ere azpimarratu du. Pelikulak Alhondigako zinean, BBK aretoan eta Bilborocken proiektatuko dituzte.
Deskargatu hemen.

