Lan, bizi eta pentsio duinen alde kalera ateratzera deitu dute eskubide sozialen kartako kideek

 

Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Hainbat atxiki dira grebarekin bat egin eta parte hartzera; besteak beste, pentsiodunek, feministek eta ikasleek beren ekarpena egingo diote duintasuna ardatz izango duen grebari. Gerturatzen doa egun handia. Aldaketa sozialerako eginiko pausuak bere emariak lortu dituelakoan daude zenbait eragile, ondorioz, gero eta argiago ikusten dute, osteguneko greba orokorra ez dela edonolakoa izango. 170 greba batzorde sortu dira Euskal Herri mailan gaurdaino eta 1500 enpesa inguruk erantzun diote deialdiari. Bakoitzak bere aldarri finkoak dituen arren, helburu bateratua dute kolektibo guztiek; lan, bizi eta pentsio duinak eskuratzea gizabanako guztietzat. Horretarako parte hartuko dute besteen artean, kolektibo feministak, ekologistak, LGTBI, gazte, langabetu eta etxeko langileenak. ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE eta EHNE sindikatuen eskutik datorren greba honetan, argi daukate pekarizazio egoeratik irteteko giltza langileen batasuna dela. Horregatik, urteetako lanak ahalbideratu duen greba eskubideari erantzunaz aztarna utziko duen eguna izango delakoan daude.  Hala eta guztiz ere, salatu dute akordio batera iristeko esperantzarekin proposamen zehatzak helarazi dizkietela patronal zein lehendakariari baina baten zein bestearen aldetik erantzun hutsalak jaso dituztela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "Be bop a lula" Gene Vincent #bertsioak

al. Urt 27 , 2020
Gaurko saioan Rafa Ruedak rokabilia izan du hizpide. Gaurko kantaria Gene Vivent dugu. Gene Vincent, rockabilly musikako abeslari estatubatuarra izan zen, «Be-Bop-A-Lula» arrakastagatik ezaguna. Oso goiz hasi zen gitarra jotzen. 17 urterekin armadan sartu zen, baina bertan behera utzi behar izan zuen moto-istripu bat izan ondoren. Norfolk-era (Virginia) itzuli ondoren, […]

Honekin lotuak