Itsas zeharkaldi basatia eta marrazkizko kontakizuna KOKOLULU proiektua

Ozeano Bareko bihotzera egingo dute jauzi aurten Iskander Sagarminaga igerilariak eta Eider Eibar marrazkilariak. Bi bizkaitarrek KOKOLULU izeneko erronka berria jarri dute martxan: Hawaiiko Ka‘iwi kanala zeharkatzea, munduko itsas pasarte gogorrenetako bat. 42 kilometroko distantzia, 15 ordu inguruko igerialdia, eta baldintza basatiak aurrean; baina baita irudimena, artea eta abentura uztartzen dituen kontakizun berezi bat ere. Larunbatean Hawaira joango dira eta erronka Maiatzak 1 eta 8 artean egingo dute. Iskanderrek uretan egingo duen balentria Eiderrek marrazkiz jasoko du, itsasontzitik, olatuen erritmoan dantzan. Kirol erronka hutsa izatetik harago, KOKOLULU proiektuak beste leiho bat irekitzen du: Kokoen mundua, non Pō, Kea, Pua eta Kai bezalako pertsonaiek abentura honi kolorea eta magia gehituko dioten. Zuzeneko kontaketa egingo du Eider Eibar ilustartzaileak @kokoakgara sare sozialetan. Horrela, itsasoaren gogortasuna eta haurren irudimena eskutik helduta joango dira, apirila eta maiatza bitartean jarraitu ahal izango den bidaia batean. Eider eta Iaskanderrekin berba egin dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Torturen izaera matxista ARGIA astekarian

ol. Api 24 , 2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean torturaren gaia ekarri dute. Emaginekin eta tortura jasan duten emakume militanteekin egindako hausnarketa kolektibo feminista azaltzen du artikuluak. Lan horretatik sortu da Olatz Dañobeitiaren liburua, tortura politikoa indarkeria matxista gisa ulertzen duena. Artikuluan tortura ulertzeko beharrezkoa dela ikuspegi feminista eta kolektiboa […]

Honekin lotuak