Euskara ikasiz, mundu bat irabazi lelopean abian da euskara ikasteko kanpaina

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaltegien matrikulazio kanpaina martxan da, aurkeztu dute  Eusko Jaurlaritzak eta euskaltegiek. Izena ematera animatzeko Euskara ikasiz, mundu bat irabazi leloa aukeratu dute. Euskara ikasteak euskarazko mundu oso baterako bidea irekitzen diela esan nahi die euskaltegien matrikulazio kanpainaren leloak. AEK ere matrikulazio kanpaina abiatu du, %100 afektiboa leloa aukeratu dute aurten. Jone Goirigolzarri Deustuko Unibertsitateko irakasleak dekalogoa aurkeztu du. Bera izan da “euskal hiztun berrien 10 irakaspen” labur azaldu dituena, Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera? izeneko dekalogoaren bitartez. Hamar puntutan bere ikerketan elkarrizketatu dituen euskara ikasleen kezka eta ardurak aurkeztu eta berehala uxatu ditu hainbat azalpenekin. Euskara ikasleen profila erreparatuz, iaz 26 mila lagun egon ziren euskaltegietan horietatik 22 mila emakumeak izan ziren %66a baino gehiago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Deustuko nesken arraun taldea pozik egindako denboraldiarekin

al. Ira 18 , 2017
Bukatu da arraun denboraldia. Azken txanpan Donostiara begira egon gara, olatu erraldoiak izan ziren  Kontxako banderaren bigarren txandan . Han ibili ziren emakumezko arraunlariak ere, gora eta behera. Donostiako itsaso zakarrean ‘Tomatera’ kostata aritu zen ere, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Deustuko nesken ontzia azken postuan helmugaratu bazen ere, denboraldi handia […]

Honekin lotuak