Gaurkoan ere bi telesail izan ditugu hizpide Iskanda Hamayrekin. Lehenengo estreinatu berri den “Des” telesaila komentatu digu. Des benetako krimenei buruzko minisail bat da, Dennis NILSEN Erresuma Batuko historiako serieko hiltzailerik zitalenetako batean zentratua.Istorioa 3 gizonen ikuspuntutik kontatzen da: detektibe bat, biografo bat eta Nilsen bera. Peter Jay detektibea (Daniel Mays) eta ikerketa poliziala ahalik eta biktima gehienentzat justizia lortzen saiatzen ari diren bitartean, eta trama hau narrazioaren bizkarrezurra da, Nilsen eta bere biografoa den BRIAN Mastersen (Jason Watkins) arteko harremana, munduak inoiz ikusi duen serieko hiltzaile horietako baten buruan sakontzeko aukera ematen digu, emozionalki hain iheskorrak diren horietakoa. Inoiz ulertuko al dugu serieko hiltzaile baten burua? Eta, saiatzen bagara, zein da ordaindu beharreko prezioa? Bigarren aukera Fargo telesailaren 4garren denboraldia izan da. Fargo estatubatuar umore beltzeko thriller antologia telesaila da, Noah Hawleyk 2014an FX katerako sortua. Coen anaien 1996ko izenburu bereko filmetik hartzen du izena. Telesailaren denboraldi bakoitza garai ezberdin batean kokatzen da eta istorio ezberdin batek ardazten du, pertsonaia berriekin.
Deskargatu hemen.