MUSIBLA #258: Olaia Inziarte, Maddi, Japanese Breakfast, Nilüfer Yanya, Kim Deal, Fontaines DC, Libe

Gaurko saioari hasiera emateko Olaia Inziarte musikariaren azken diskoa ekarri dugu: Zerrautsa. Bere musikan ahots garden eta abesteko era hunkigarria nabarmentzen dira nahiz ez diren dituen baliabide bakarrak. Bere musika pop mundutik edaten du eta abangoardiako soinuak erabiltzen ditu baina soinu tradizionalagoak ere ez ditu ahazten. Diskoa ederra da, eta paisaia desberdinez, mezu zainduez eta ondo baino hobeto egindako abestiez osatuta dator. Eta jarraitzeko Nafarroan geratzen gara Maddi-ri ongi etorria emateko. Bere azken diskoak Amaitasuna du izena eta 7 abestiz osatuta dator. Paisaia desberdin eta barnerakoiak bildu ditu 7 pieza hauetan. Zortedunak gu Euskal Herrian honelako lanak izateagatik! Aurrera gure bidean, Japanese Breakfast Filadelfiako (Pennsylvania) indie pop taldea datorkigu. 2013an sortutako proiektua da, zeinaren buru Michelle Zauner abeslaria, gitarrista eta abesti-idazlea den. Euren azken diskoak For Melancholy Brunettes (& Sad Women) izena du eta hortik bi abesti ekarri dizkizuegu. Hiru album nahikoa izan dira Nilüfer Yanya-rentzat Londresko egungo eszenako izen garrantzitsuenetako bat bezala finkatzeko, bai mezuz bai instrumentalki haziz joan da argitalpen berri bakoitzean. Aurrekoak baino zabalagoa da My Method Actor diskoa. Britainiar abeslari-konpositoreak hausnarketarako aukera ematen duten lurralde isolatuetan murgiltzen erakusten du, horrela bere grabazioetan lehenago entzun gabeko galderak eta galdeketak formulatuz. Ameriketara salto eginda, Kim Deal musikari ezagunaren musika entzungo dugu. Kim Pixies taldeko sortzaileetako bat da, baina 1989az geroztik beste proiektu batzuk landu ditu. Orain, bakarkako lehenengo diskoarekin datorkigu. Nobody Loves You More izena jarri dio abesti bilduma bikain honi. Eta bukatuko dugu hemen oso-oso gustuko dugun talde batekin. Fontaines DC talde irlandarra leku gero eta zabalago erdiesten ari da. Romance da beren azken disko luzea, eta guztiz gomendagarria da. Liberen musikarekin bukatuko dugu gaurko saioa. Libe Euskal Herriko eszenan izen garrantzitsua bilakatu da pixkanaka. 1998an Neubaten hasi zen eta Sorkun, Izaki Gardenak eta JP Lohian taldeekin ibilitakoa da. 2012 urtean Izaki Gardenak taldea osatu zuen beste lau lagunekin batera. 2014an ekin zion bakarkako ibilbideari eta jadaneko hirugarren diskoa kalean dauka: Azal ezten. Geruzaz geruza sortutako abesti sendo eta boteretsuak ekarri ditu disko honetara.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 26

og. Eka 26 , 2025
Gure hitza bete eta hemen ditugu berriz, Mikosis Gernikatik. Bigarren gonbidatuak izan ziren, baina taldekide bat falta zitzaigun, oraingoan hirurak elkartu dira beste zerrenda polit bat osatzeko. Bakoitza bere aldetik, baina elkarrekin. Horrela osatu da gaurko saioa. Orain arte deskantsurik gabe ibili gara hilabete hauetan, erritmo horren amaiera somatzeko saioa […]

Honekin lotuak