MUSIBLA #127: Sultans of Pings FC, Fontaines DC, Sun Kil Moon, Sault, Don Inorrez

Musibla honetan indartsu hasiko gara. Irlandako Sultans of Pings FC taldeak kaleratutako bi abesti indartsuekin. 1988an sortu zen taldea eta entzute handia izan zuten. Duela gutxi Where Is My Jumper izeneko abestia entzun nuen The Young Offenders komedia irlandarrean eta euren musikak gaurkotasuna galdu gabe zegoela iruditu zitzaidan. Gainera, Fontaines DC bezalako taldeen soinua dakarkigute gogora. Horixe izango da hurrengo taldea, Fontaines DC. Irlandako punk soinu gaurkotua. Euren azken diskoak Dogrel du izena. Irlandako jende xumeak egiten zituzten poema/hitz-joko motzei esaten zitzaien dogrel. Lirika joria eta landua duen talde batekin goaz orain. Sun Kil Moon taldearen This is My Dinner diskoan narrazio luze eta soinu hipnotikoak nahasten dira, garapen luzea duten konposiziotan. Euren giroan galtzea onena. Hurrengoak Sault. Musibla honetan dexentetan jarri dugun taldea da. Euren soul-dance asko gustatzen zaigu. Euren azken diskoa Untitled (Rise). Eta bukatzeko Don Inorrez proiektu bikainaren bi abesti. Bat Mugiro diskotik eta bestea Barre ala Negar aurrerapen abestia. Ederrak biak ala biak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Koronabirusaren gakoak: Adenobirus txertoak

ar. Ots 23 , 2021
Europak onartu zituen lehenengo txertoak RNA mezularian oinarritutakoak izan ziren. Orain, adenobirusetan oinarritutakoak ere baimendu dituzte. Nola funtzionatzen dute? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210223_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak