Iñigo Serrulla musikariak lehenengo lana argitara berri ” ¼ life” deiturikoa. Zazpi katu berri eta zortzigarren korte berezia , gaur Bilbo Hiria irratian izan da. Serrulla bezala sinatzen duen lana aurkeztu digu. Gaztea bada ere zapi urte daramatza musika egiten.Bizitzaren laurdena egin duela eta, izenburu hori jarri dio musikari donostiarrak bere lehen bakarkako lanari.
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Astekarian aurkituko ditugun hiru gai ekarri dizkigu. Azaleko gaia nabarmendu du, gure naturaren inguruko ikerketa baten inguruko erreportajea osatu dute. Jaume Roures produktore katalanari eginiko elkarrizketa ekarri digu eta Europar Batasunaren aurrekontuetan nola nagusitu den armagintza. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180503_argia.mp3 Deskargatu hemen.