Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da, eta gaur oraindik indarrean jarraitzen du.

Liburuaren egunak berebiziko garrantzia du liburu dendetarako, esaterako. Azken datuen arabera, pandemiak eta horrek ekarritako itxialdiak ondorio okerrak izan ditu sektorean. Ateak itxita, liburu denda asko diru sarrerarik gabe geratu ziren hainbat hilabetez, baina hala ere, jendeak inoiz baino gehiago jo zuen liburuetara, egoeraren ezinegona arintzeko. Hala ere, Internet bidez erostea ekarri zuen horrek, hala nola Amazon bezalako plataformetan; eta horrek, ez du ondorio onik ekartzen ez idazle ez argitaletxeentzat. Louise Michel liburudenda feministako Enekok hitzegin digu egoera honi buruz, baita honen aurka sortutako plataforma bati buruz ere. Entzun!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaixotasunaren amaraunean trabatuta

og. Api 22 , 2021
Gauza guztietan legez, osasun arloan ere sinpleak izan beharko liratekeen gauzak korapilatzeko joera dugu gizakiok. Gaixorik dagoenak sendatu nahi du; hala beharko luke, ezta? Bada, ez beti. Osagile baten ibilbide profesionalean zehar gauza harrigarri asko ikusten dira, eta gaurkoan halako kasu batzuk ezagutarazi dizkigu Oier Gorosabelek.   https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_OIER_katramilatzen_diren_gaixotasunak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak