AUZOZ AUZO: Larunbatean Indautxutik zuzenean arituko gara

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara.  Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea osatu zen  helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat aldarrikatzea, giro herrikoian eta parte-hartzailean. Zuzeneko saioan jai batzordeko kideak izango ditugu gonbidatu. Saioan zehar hainbat talderen hitzak batuko ditugu Zirgariak talde feminista izango da gurean. Indautxuko AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak ere parte hartuko dute saioan. Indautxu Gazte asanbladako bideak. Bilbao Centro elkarteko Jorge Aio gerentea ere batuko zaigu, erdiguneko merkatari eta hotelarien elkarteko kidea. 65 urte ditu Bilboko FAS zineklubak, 1995etik Indautxu plazako Carmen aretoa du egoitza. Europan dirauen Zine klub zaharrenetarikoa da. Francoren garai latzetan sortua. Bilboko zinemazale eta adituen topalekua da, 1953an abitu zuen bere ibilbidea, astearteetan egiten dira proiekzioak Carmen artoan egiten dira, Itziar Zeberi Zine klubeko partaidearekin hitz egingo dugu. Saio bukatzeko Indautxu eguneko pregoilariak batuko zaizkigu, Lander Otaola, Galder Perez eta Ane Zabala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrena

ol. Mai 4 , 2018
Gaurko saioan Martxoan Bilbon ospatutako kongresua aztertu dute Endika Alabort Amundrainek eta Jon Bernat Zubiri Reyk. EHUk Nazioarteko Kongresua antolatu zuen Martxoan  Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrenaren harira, bertan esandakoak izan ditugu hizpide. Bestetik Argia astekariko Maddi Txintxurreta kazetariarekin Aiaraldea ekintzen faktoriaren inguruan mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/180504_Lanaren%20ekonomia%2003.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak