Bilboko Indautxu auzoko jaiak hasiko dira bihar, ostiralean. Indautxuko Jai Batzordeak hiru egunetako egitaraua prestatu du eta Bilboko Pentsiodunen Mugimenduak irakurriko du jaiei hasiera emango dion pregoia.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_maialen_indautxuko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Elkartasun sare ezberdinak sortu dira Bilboko auzoetan. Etxetik atera ezinik daudenei laguntzeko. Gaurkoa Indautxu eta Basurtuko zaintza sareak bertatik bertara ezagutu ditugu. Zaintza lanetan dabiltzanak nola antolatu diren kontatu digu Idoiak. Hartutako segurtasun neurriak eta sortutako protakoaloak azaldu dizkigu. Gainera gizarte eragile guztiei irekita daudela nabarmendu digu, pentsionistekin eta sindikatuekin […]

Laboreko dendak urtebete egin berri duenean, Elikadura burujabetzako bigarren jardunaldiak antolatu dituzte Labore eta Ipesek azaroaren 6tik 8ra. Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? galderapean kontsumitzaileak nekazariei hurbiltzeaz, nekazaritzaren etorkizunaz eta Ipar Euskal Herriko nekazaritzaz arituko dira hiru egunotan. Gaur arratsaldea hasiko dira jardunaldiak, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak landuz. Kafe […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara.  Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea  osatu zen  helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara.  Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea osatu zen  helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat […]

Bilbo bertatik bertara ezagutzeko asmoz auzoz-auzo eta kalez- kale ibiliko gara. Bertako merkatarien istorioak eta pasadizoak ekarriko ditugu gurera. Lehenengo geldialdia Kontxa Jeneralaren kalean egin dugu, Sagaztizabal harategia sartu eta bertan Jose Bizente Sagaztizabalekin egin dugu topo. Elorriotik duela 40 urte etorri eta harategia zabaldu zuen Bilboko erdigunean, nahiz eta […]