Auzoz Auzo: Larunbatean Zorrotza auzotik zuzenean arituko gara

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik  iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu.  Zorrotza Kaxtrejana kaletik zuzenean arituko gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izango dira, Carlos Rodriguezekin berba egiteko aukera izango dugu. Eskakizun historikoak dituzte Feveko geltokia lurperatzea, duela urte bete Bilboko udalak konpromisoa hartu zuen  geltokia lurperatzea  ahalik eta lasterren lortzea  eta Auzo Elkarteari informazioa ematea, aurrerapenik egonez gero. Urte bete igarota ez dute berririk izan. Zorrotzako puntan hasi dira hobekuntzak egiten. Auzoko elkarbizitza nolakoa da.  Zorrotz Morrotz herri aldizkariko lagunak batuko zaizkigu. 1995eko irailean argitaratu zuen Zorrotzako Euskal Txokoa Kultur Elkarteak Zorrotz Morrotz aldizkariaren lehen alea. Lau orrialdeko argitalpena izan zen lehen hura, etenaldi eta maiztasun aldaketak egin ostean 50. Alera iritzita erakusketa antolatu dute Zorrotzan. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko koordinatzailea izango dugu gurean. Zorrotzako jai Batzordeko kideak ere batuko zaizkigu saiora. Zorrotzako Gaztetxea 2004ean ireki zituen ateak, gazte asanbladako kideekin hitz egiteko aukera izango dugu. Kirolerako tartetxoa ere izango dugu Zorrotza FC kideak batuko zaizkigu eta  Futbol eskolaz mintzatuko zaizkigu. Zorrotza Gazte triatloi taldearen esperientzia ezagutuko dugu, 2013 sortutako taldea duatloi, triatloi eta lasterketa ezberdinetan parte hartzen dute. Bukatzeko Gure Lurra elkarteko kideak egiten duten lana ezagutuko dugu, partaidetza eta komunitate garapenean lan egiten dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aman komunak sarea Gipuzkoako Aldundiaren publizitate instituzionala aztergai asteon ARGIAn

og. Ots 22 , 2018
Argia astekariak dakarren gaiak astero bezala lander Arbelaitzek ekarri dizkigu. Gaurkoan azaleko erreportajea  eta bi  elkarrizketa izan ditugu mintzagai: Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako aldundian. Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen duten ekimenaren inguruko elkarrizketa eta Uxue Lopez Telekomunikazio ingeneriarekin izandako solasaldia ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180222_ArgiaLander.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak