AUZOZ AUZO: Larunbatean Uribarritik zuzenean arituko gara

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Uribarri auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Uribarri ezagutzeko asmoa dugu, Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Mendebaldetik ekialderanzko norabidean, maldan gora doa auzoaren profila. Malda horiek irisgarritasun arazoak sortzen dituzte, mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehien bat. Asko izango protagonistak. Auzoak hiriko bizitza sozial eta ekonomikoaren ezinbesteko parte dira, puzzle erraldoi baten pieza; nortasun propioa dute, baina, eta horren ondorioz, gainontzeko auzoetatik desberdintzen dira. Bilboko auzoak horren aniztasun islatzen dute eta gainera auzoek badituzte euren jai propioak.  Uribarriko jaia batzorde Aldapan gora  jai batzordeko kideak izango dira gurean. Gure etxea auzo elkartea 1966an sortu zen. Espainiar estatuan osatzen lehenetariko auzo elkartea izan zen. Bestetik Goizaldi skaut taldea izango dugu. Salbatzaile dantza taldea, Gau eskolako irakasle eta ikasleak, Feminismo batzordeko kideak eta euskara batzordeko partaideak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Uribarri auzotik eginiko saio berezia entzungai

al. Ots 18 , 2019
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria  irratiko auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin  Uribarri auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Uribarri ezagutzeko asmoa dugu, Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Auzoak hiriko […]

Honekin lotuak